19 urteko emakume batek sexu erasoa jasan izana salatu zuen abenduaren 6an, asteartea. Emakumea lagunekin atera zen eta nola jakin gabe, Casilda Iturrizar parkean esnatu zen biluztuta eta minduta. El Correok kaleratutakoaren arabera, burundanga drogaren eraginpean zegoen ikertu zuen Ertzaintzak. Gaztea Basurtuko Ospitalera eraman zuten, eta bertan jarri zuen salaketa.
Geroztik ikerketetan ibili dira eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatuta zuen. Atzo atxilotu zuten Beasainen.
[2016-12-13] Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea erasotzeagatik