Gaur arratsaldean kotxea ez erabiltzea gomendatu dute trafiko aldaketa handiak egongo baitira

uriola.eus 2017ko urt. 5a, 10:53

Aldaketa handiak egingo dira gaur ibilgailuen zirkulazioan, ohiko Erregeen Kabalgata dela eta. Karrozak prestatzeko, 15:00etatik aurrera aurreneko etenaldiak egingo dira Kale Nagusiaren, Maria Diaz Harokoaren kalearen eta Jesusen Bihotza plazaren arteko tartea itxita.

Kabalgata arratsaldeko seietan hasiko da baina ordubete lehenago, hau da, 17:00etatik aurrera, Kale Nagusiaren ingurunetik ez zirkulatzeko gomendatu die Udalak gidariei.

Kontua da kabalgataren amaiera bat datorrela Athletic-Bartzelona futbol-partidaren hasierarekin, 21:15ean hain zuzen, eta, hortaz, arratsaldean hirira etorri nahi dutenei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, bereziki trena edo metroa.

Bilbobus zerbitzua etengabe egongo da funtzionamenduan arratsalde osoan eta luzatu egingo da linea batzuen zerbitzua, partidura doazenak etxera itzul daitezen.

Udaltzaingoaren operatiboa

Bestalde, Udaltzaingoak trafikoa antolatzearen ardura edukiko du ekitaldi honetan. Segurtasun Sailak 80 agentez osaturiko operatiboa antolatu du. Ekitaldia ospatzen den bitartean, Udaltzaingoa izango da ibilgailuen zirkulazioa eta Erregeen Kabalgataren ibilbidea zuzendu eta babesteko arduraduna Udaletxera bidean.

Gainera, urtarrilaren 5eko arratsaldean eta gauean Segurtasun Sailak agenteek segurtasunaren zaintza eta kontrol lanak burutuko dituzte, jende-pilaketak aurreikusteari begira. Patruilak hirian ibiliko dira, batik bat, Kale Nagusiaren inguruneetan, kabalgata ikusi eta Gabonetako erosketak egiteko jende ugari joatea espero delako.

Arratsalde horretan, Udaltzaingoak murrizketak ere egingo ditu San Mames inguruan, Athletic Club – FC Bartzelona futbol-partida baino ordu erdi lehenago hasi eta partida amaitu eta ordu erdi geroago bukatzeko.

Horregatik gomendatzen da garraio pribatua ez erabiltzeko hirian urtarrilaren 5eko arratsaldean, ibilgailuen zirkulazioa korapilatsua izango da eta.

Errege Magoen kabalgatak eragindako aldaketak

Desfilea 18:00etan abiatuko da Kale Nagusia eta Maria Diaz Harokoaren kalea batzen diren lekutik, eta Moyua plazatik, Kale Nagusiaren behealdetik eta Plaza Biribiletik igaro eta gero, Buenos Aires kalera bideratuko da. Ibilbidearen amaiera Udaletxearen aurrean izango da.

Bezperan hasita, parkearen ondoko Anselmo Clave paseabideko aparkalekuak murriztuko dira, Kabalgatan parte hartuko duten karrozen muntaketa errazte aldera, Beste horrenbeste egingo da Zorrotzaurreko Erriberako Beta eraikineko aparkalekuan.

Horrez gain, karrozak errazago ateratzeko, 15:00etatik aurrera ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da Kale Nagusian, hain zuzen Maria Diaz Harokoaren eta Jesusen Bihotza plazaren artean (baita plazako errail bat eta taxien geralekua).

Mailakako zirkulazio-etenaldiak

17:30etik 20:30era bitartean, gutxi gorabehera, Erregeen Kabalgata pasatuko den kaleetan eta ibilbidearen zeharkako bideetan zirkulazioa moztuko da. Kale horietan zirkulazioa ohikoa izango da kabalgata pasatu ahala.

Behin-behineko etenaldiak

• Hurtado Ametzaga kalea, Bertendona kalearen parean. Bertatik bideratuko dute ibilgailu partikularren zirkulazioa. Garraio publikoari dagokionez, Aiala kaletik egin beharko dute, eta kale horrek behin-behinekoz noranzkoa aldatuko du.

• Erribera kalea, Mesedeetako zubiaren parean. Bertatik bideratuko dute zirkulazioa, eremu horretan Udaletxerantz abiatzen diren Bilbobuseko lineak izan ezik.

• Udaletxearen inguruko eremua, Zumalakarregi etorbideko biribilgunea, Zingira kalea, Udaletxeko zubia eta Campo Volantinen artean (Tiboli kaleraino).

Azkenik, Itsasadarraren bestaldetik datozen gidariek Kale Nagusira joan nahi badute, Deustu, Salbe eta Udaletxeko zubietatik ez egiteko gomendatzen zaie. Ildo horretan, auto-ilarak saihesteko, Euskalduna zubitik joatea gomendatzen da.

Garraio publikoan eragindako aldaketak

Erregeen Kabalgata egiten den bitartean, tranbia eta Bilbobuseko zenbait linea zerbitzurik gabe egongo dira, baina Kabalgatak uzten duen heinean, apurka-apurka ohiko ibilbideak berriro erabiliko dira.

Bilbobus

• Aldaketarik ez duten lineak: 34, 43, 50, 57, 88, A4, A6 eta A8

•  Kabalgatak dirauen artean kenduko den linea: 62

• Ibilbidea laburtuko duten lineak: 03, 11, 22 eta A2 (betiko maiztasuna)

Zerbitzurik gabe geratuko diren geralekuak: Kale Nagusia (denak) - Moyua 4, Pl. Biribila / Kale Nagusia - Mazarredo 3 - Ibañez de Bilbao 14 - Recalde Zumarkalea 31 - Elcano 3 - Elcano (9) - Iparraguirre 29 - Gr. de la Revilla 1-2 - Arriaga – Areatzako Zubia - Zingira (5) - E. Erkoreka 8 - E. Erkoreka/Udaletxea - Cpo. Volantin (4) – S. Nikolas 4 – Unamuno - Prim 22 bis - Prim 36

Behin-behineko ibilbide-aldaketak:

• Deustuko zubitik linea hauek: 18 eta 71 (joanekoa)

• Euskalduna zubitik: 28 eta 71 (itzulikoa) eta 72

• Hdo. Amezaga, Zabalburu, Ayalatik, linea hauek: 56, 58, 71, 75, 77 eta 85

• Abandoibarra, Euskadi plazatik: 27, 38 eta 48

• 13. linea (joanekoa): Elcanotik Colón de Larreátegui eta Recalde zumarkalera (Moyua 4ko eta Recalde zum. 31ko geralekuak, zerbitzurik gabe).

• A7 linea, Kristotik, Zumalakarregi, Mauricio Ravel, Deustu.

Abiaburuaren behin-behineko aldaketak (gehienak maitasuna gordeta):

• Aiala kalea: 30 linea (Miribillarantz)

• Kristo 1: 03, 22, 30, 40 (Txurdinagarantz), A1, A2, A5 eta A7 lineak

• Campo Volantin 23: 11. linea

• Jesusen Bihotza plaza: A3 linea

• Iparraguirre/Bizkaia plaza: 76. linea

• San Jose plaza: 01 eta 10 lineak

Horrez gain, arratsean luzatu egingo da 28, 38, 56, 57 eta 62. lineen zerbitzua, 21:15ean hasiko den Athleticen eta Bartzelonaren arteko partidara doazenak etxera itzuli ahal daitezen.

Bizkaibus

• Bailen kaleko geralekua mantenduko da

• Moyuako geralekua Museoko plazako 11. zenbakira eta Kale Nagusiko 4koa Hurtado Amezagara (Abando) aldatuko dira.

• Behin-behineko abiapuntua Zumalakarregi etorb./San Agustin estratan, Zumalakarregi etorbidetik sartzen diren lineetarako.

Taxia

Plaza Biribileko taxi geltokia Hurtado Amezaga kalean dagoen geltokira aldatuko da, Aiala kaleko trafiko-etenaren eta Plaza Biribilaren artean.

Kabalgataren osteko garbiketa-lanak

Aurreko urteetan bezala, Udalaren garbiketa-zerbitzu berezian 25 langile eta 16 baliabide tekniko egongo dira lanean; tresna hauek erabiliko dituzte: atzetik kargatzeko bilgailu bat, espaloiak garbitzeko zortzi makina eta pick-up motako ibilgailu bi. Horrela, Bilboko erdialdeko kale nagusiak Erregeen Kabalgata igaro eta gero ohiko itxura berreskuratzeaz arduratuko dira.