Urtarrilaren 17an eta 19an kartzela gertutik ezagutzen duten pertsonen ekarpenak bilduko dituzte La Bolsa udaltegian. Susana Etchegoyen medikua, Mirta Fabre psikoanalista, Elisabet Almeda irakaslea eta Alejandro Forero ikertzailea izango dira jardunaldiko partaideak. Horiez gain, kartzelan isolamendua pairatu duten pertsona batzuk euren testigantza eskainiko dute.