Esparru publikoaren okupazioa, kale itxiera eta ur mozketa biharko

uriola.eus 2017ko urt. 9a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urtarrilak 10, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Gardoki Kardenalaren kalean; zirkulaziorako itxiko da Santander kalea; eta ura moztuko dute zenbait orduz Enkarterri kalean.

Bihartik, urtarrilaren 10etik 20ra bitartean, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dituzte Gardoki Kardenalaren kalean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute etengabe.

Gas sarearen kanalizaio-lanak eta lotura egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihar eta etzi, 09:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Santander kalea, Jon Arrospide kalearen atzealdeko 2. eta 12. zenbakien parean. Ibilgailuak aparkalekuetatik atera ahal izango dira.

Argien sarea berritzeko okupatuko da espazio publikoa.

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehara, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Enkarterri kaleko 1etik 7ra bitarteko zenbaki bakoitietan.

3. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.