Fermin Muguruzaren ostean helduko dia Nagore Uriarte eta Errota digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla eta Okela Sormen Lantegia, Ander Gortazar eta Leire Milikuaren txanda.
Leire Palaciosen asmoa hitzaldiak, mahai-inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatzea da. "Berbagai bakoitzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko formatoa eskainiko diogu, beti ere hizlarien eta ikusentzuleen arteko elkarreragina sustatzeko xedez".
Meatzaleak egitarauaren baitan sortu da solasaldien ekimena. "Ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena". Palaciosen hitzetan, "Bilbo, Euskal Herria eta mundua kontatu nahi ditugu kultur adierazpide askotariko sortzaileen jakintza eta iritzien bidez".
Leire Palacios izango da saio guztietan aurkezle eta gidari.
Fermin Muguruzarekin solasadia urtarrilaren 18an izango da Azkuna Zentroko Bastida aretoan (-2 solairuan) 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapena izanez gero (jaso Inforpuntuan), leku guztiak bete arte.