Esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketak iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2017ko urt. 10a, 07:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, urtarrilak 11, aparkalekuak kendu eta errei bat okupatuko dute Gurtubay kalean; eta ur mozketak egongo dira Sarriko auzoko hainbat kaletan.

Bihartik aurrera behin betiko kenduko dira Gurtubay kaleko aparkalekuak, Perez Galdos eta Basurtuko Kaputxinoen kaleen artean. Zirkulazioko errei bat ere okupatuko da 2017ko martxoaren amaiera aldera arte; Termibuseko behin-behineko autobus-geltokia egiteko lanetarako. Ibilgailuen zirkulazioa beste erreietatik bideratuko da.

Bestalde, biharko egunean ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Errondoko kaleko 2. zenbakian, Mikel Zararte kaleko zenbaki guztietan eta Francisco Durrio Eskultorearen kaleko 3 eta 5 zenbakietan.

Udal sareko balbula bat konpontzeko kenduko dute ura.