Ikasgela kopurua handituko dute azterketa aldirako

uriola.eus 2017ko urt. 10a, 13:00

Bilbok ikasgela-sare zabala dauka, barruti guztietan barrena, azterketak prestatzen dituzten ikasle gazteentzat. Urteko sasoi honetan, Udalak zerbitzu honen leku-kopurua handitu ohi du barruti eta auzoetako Udaltegietan, Azkuna Zentroan, Txurdinagako Udal Kiroldegian eta Miguel de Unamuno Institutuan.

Hala, Bilboko Udalak ikasteko 900 jarleku inguru eskainiko ditu guztira.

Eskaintza honetan, Udaleko Liburutegi zerbitzuak astebururo, urtarrilaren 29ra arte, Unamuno Institutuan dituen 400 jarlekuak nabarmen daitezke.

Gainera, jarleku-kopuru hori asteburuetan handitzen da, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasgelen laguntzaz.