Ur mozketa Emilio Arrieta kalean

uriola.eus 2017ko urtarrilaren 11

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bihar, urtarrilak 12, osteguna, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Emilio Arrieta kalean.

Hain zuzen ere, neurria Emilio Arrieta kaleko 3tik 9Ara eta 9Bra ezarriko da. 5. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko kenduko dute ura.