Zumarraga plazan hainbat jarduera antolatu dituzte urtarrilaren 28an, larunbata, Solokoetxeko Jai Batzordeak 7Katu gaztetxeko kideekin batera. Gaztetxeak bere 10. urteurren ospakizunen barruan txertatu du Solokoetxeko Gaztetxoen Eguneko programa.
Eguerdian ekingo diote egunari Irrien Lagunekin kanta eta dantza eginez. Pintxo dastaketa eginez beteko dute tripa (14:30) eta ginkanan parte hartuko dute Elektrotxarangarekin (17:00).
19:00etan hasiko dira kontzertuak. Zumarraga plazako oholtzan hiru talde ariko dira Egurra Ta Kittom Tremenda Jauria eta Bad Sound System hainbat gonbidaturekin batera, besteak beste, Aneguria, Fermin Muguruza eta La Basu.