"Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?" galderatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta-saioa antolatu du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten.
Helburu praktikoa du gogoetak "orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea".
Bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatuko dute fundazioko ordezkariek, eztabaidaren ekarria zentratzeko.
Batetik, eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak. "Ez da eztabaida teknologikoa, eraldaketaren suzia gaitasun teknologiko berriak badira ere, espazio sozialaren berregituraketa baita funtsean gertatzen ari dena. Hedabideei eragin dien posizio-aldaketaren aurrean, nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?".
Bestetik, hizkuntza-irizpidea. "Hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, esberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?".
Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan izango da, Bilboko Abandoibarra kaleko 3an. Itzulpen zerbitzua egongo da euskaratik erderara eta aldrebez.
Jardunaldia: 'Euskal espazio komunikatiboa, erronka eta aukera'
09:00 Ongi-etorria: Ezkerraberri Fundazioa
09:15 Sarrera-ponentzia
“Espazio komunikatiboaren garrantzia herrigintzaren erronkaren aurrean”. JOSU AMEZAGA
10:15 Atzerriko kasua
Nola eratu da espazio komunikatibo katalana? GERMA CAPDEVILA
11:00 Kafea
11:30 Eztabaida-saioa
Eraldaketa-garaiaren aurrean, zer?
Kokatzeko ponentzia eta moderatzailea: PILAR KALTZADA
Mahaingurua
PEIO URZELAI, LONTZO SAINZ, PEDRO GOROSPE, LOURDES PEREZ eta IÑAKI SOTO.
13:00 Bazkaltzeko etena
15:00 Eztabaida-saioa
Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo?
Kokatze-ponentzia. BEATRIZ ZABALONDO
Mahaingurua
EITB, BERRIA, GRUPO NOTICIAS, TOKIKO HEDABIDEAK eta HEKIMEN. Moderatzailea: ESTITXU GARAI
16:30 Mahaingurua
Zer diote Legebiltzarreko alderdiek euskal espazio komunikatiboaz?
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi eta koalizioen ordezkariak gonbitatuko dira beren proposamenak azal ditzaten.
Moderatzailea: JUANCAR ETXEBARRIA
18:00 Amaiera