GITE-IPESek Kartzeletako errealitatea ezagutzeko mahai inguruan bilduko ditu Alejandro Forero eta Estibaliz de Miguel

Erabiltzailearen aurpegia IPES 2017ko urt. 19a, 08:30

Kartzeletako errealitatea gertutik ezagutzen duten pertsonen ekarpenak biltzen dabil GITE-IPES aste honetan La Bolsa udaltegian, Kartzela kalera! jardunaldietan. Susana Etchegoyen medikua, Mirta Fabre psikoanalista, Elisabet Almeda irakaslea eta Alejandro Forero ikertzailea dira jardunaldiko partaideak. Horiez gain, kartzelan isolamendua pairatu duten pertsona batzuk euren testigantza eskainiko dute.

Asteartean, hilak 17, lehen saioan, isolamendua izan zuten hizpide Isolamendua kartzelan. Tortura isila. Efectos a largo plazo, normativa internacional y testimonios izenburupean.

Bertan, isolamendua pairatu dutenen testigantzak entzuteaz gain, nazioarteko bi adituk isolamenduaren inguruko hausnarketarako edukia aurkeztu zuten. Horrela, Susana Etchegoyen eta Mirta Fabre A casa/Etxera euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten duen Argentinako elkarteko kideak hurbildu ziren La Bolsara udaltegira.

Susana Etchegoyenek eta Mirta Fabrek, medikuak eta psikoanalistak hurrenez hurren, gertutik ezagutu zituzten Argentinako diktaduraren ondorioak eta gertutik ezagutzen dituzte euskal gatazkarenak ere. Izan ere A casa-Etxera elkarteak, osasun arloko hainbat profesionalekin eta giza eskubideen defentsan lan egiten duten Argentinako hainbat elkarterekin batera, etika falta larria leporatuz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko forentseen kontrako salaketa jarrita du 2015eko maiatzean, tortura kasuak izkutatu eta estaltzeagatik.

Astearteko jardunaldian Arantza SOS taldeko kideek ere parte hartu zuten. Besteak beste, bi adituei Arantza Zulueta abokatuak preso isolamenduan bizi duen egoera azaldu zieten eta euren atxikimendua eskatu zieten Arantza SOS manifestuarekiko.

Bestalde, gaur, osteguna, hilak 19, Noiztik, zergaitik eta zertarako? Una mirada a los origenes de las prisiones y el castigo izenburupean, mahai inguru nagusia antolatu dute La Bolsan. 19:00etan hasiko den eztabaidagune horretan, Alejandro Forero Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta eta aditua izango da gonbidatua eta berarekin batera Estibaliz de Miguelek parte hartuko du solasaldian.

 

Alejandro Forero

Forero aldiz, Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen  eta Zigor Sistemaren Behatokiko ikertzailea da. Soziologian doktore, kartzelaren izera historikoan eta kriminologia kritikoan da aditua.

Kartzelaren jatorri historikoaz aritzeaz gain, bere ikerketak eta lanak espetxearen kontrol eta perspektiba kritikoaren begiradatik egin ditu, kartzelak gizarteko talde jakin batzuengan duen eraginaz.