Musika klasikoko nazioarteko ekitaldi hau Euskalduna Jauregian ospatuko da eta Txekiako Bohemia eskualdeko ordezkari diren Gustav Mahler, Antonin Dvořak, Bedrich Smetana eta Leoš Janaček musikariak izango ditu protagonista.
Aurtengo nobedadeen artean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin lankidetza aipatu behar da kartelaren sormenari dagokionez. Horrez gain, aurten Auzoz-Auzo zikloa programatuko da berriro, partaidetza bidezko jarduera ugarirekin. Adin guztietako entzuleentzat izango dira eta Bilboko zortzi barrutietan egingo dira. Laster iragarriko dira Auzoz-Auzo zikloko kontzertuen zehaztasunak eta Musika-Musica jaialdiko 2017ko edizioko kartela.
Lehendabiziko kontzertua martxoaren 2an, eguena, izango da, arratsaldeko 20:00etan Euskalduna Jauregiko entzunaretoan. Bertan arituko dira BOS eta Bilboko Koral Elkartea, eta María Jose Montiel eta Maria Espada sopranoak, Yaron Traub zuzendariarekin batera. Egitarauaren xehetasunak laster iragarriko dira.