Ibilgailu berriak 20 dira eta, Bilbon zirkulatzen dutenean, ibilgailuen matrikularen irakurketa automatikoa egin ahalko dute. Ibilgailu hauek lekuaren, zamalanetako gunearen eta ezgaitasuna duten personentzako aparkaldiaren egoerari buruzko informazioa momentuan bertan emango dute, lekuak ondo erabilita izateko.
Bilbao-OTA enpresak jendeari arreta emateko bulegoa lekuz aldatuko du, Lersundi 5etik Kristo kaleko 1eko 1. solairura.
Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamenduaren (TAO) zerbitzua Estacionamientos y Servicios (Eysa) eta Canteras y Construcciones (Cycasa) enpresek eratutako aldi baterako enpresa-elkarteak emango du, horixe izan baita deitutako lehiaketa publikoren esleipenean erabaki dena.
Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak zerbitzuaren kontrola eta kudeaketa propioa indartuko ditu, udalerriko mugikortasun jasangarriaren plan eta politikentzat funtsezko tresnatzat jota.
Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, Udalak zerbitzua kudeatzeko izango duen eredu berriak "zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarriko du; Bilboko TAOren erabiltzaileentzat aparkatzea erosoagoa eta errazagoa izango delarik".
Gainera, ehuneko ehunean elektrikoak diren 20 ibilgailu berri izango ditu zerbitzuak eta, Alfonso Gilen esanetan, horrela udalak elektrifikazioaren alde egin duen apustua agerian geratu da berriz ere. "Mugikortasun efiziente, ekologiko eta isilaren alde; inguruarekiko atsegina den, ingurua errespetatzen duen eta hirietan pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duen mugikortasunaren alde egin du apustu udalak", Alfonso Gilen hitzetan.
TAO zerbitzuko automobil berri hauek, gaurtik aurrera Bilbon zirkulatuko dutenak, isilak dira eta ez dute kutsatzen. 400 kilometrorainoko autonomia eduki dezakete entxufe arrunt batez 9 orduko karga eginda.
APP berria
Zerbitzu-eredu berria ere jarriko da abian eta gautik aurrera ezin izango da webgunearen bidez TAO ordaindu, orain arte bezala.
Uda amaitu baino lehen udalaren app ofizial berri bat egongo da abian eta horretan araututako aparkamenduarekin zerikusia duten kudeaketa guztiak egin ahalko dira. Gainera, app horren bidez, etorkizunean Bilbo Mugikortasunaren aplikazio bakarrean integratuta egongo da eta denbora errealean jakin ahalko da uri guztian hutsik dauden TAOko plazak.
Aldaketa hauek guztiek ez dute eragin negatiborik izango zerbitzuan eta aldaketak egin ahal izateko egungo parkimetroetako sofwarea aldatu eta elektronika berritu beharko da. Beste alde batetik, udan 49 parkimetro berri jarriko dira, zerbitzuaren beharrizan berrietara egokituak.