Bihar, goizeko 08:00etan hasi eta hiru hilabetez, gutxi gorabehera, zenbait konponketa egingo dituzte Trauko kaleko eskailera mekanikoetan. 1, 4 eta 6 zenbakiko eskailera mekanikoak konponduko dira; batzuk konpontzen dituzten bitartean besteak erabili ahalko dira.
Eskailera-mailen trakzio-kate berriak jartzeko etengo da zerbitzua.
Bestalde, bihartik, 08:00etatik, hilaren 20ra bitartean, aldi baterako etengo dute Salbeko igogailuen zerbitzua. Uratrrilaren 20an abiatuko dute nberriro. Udaletxearen aldeko igogailuarekin hasiko dira eta ondoren, Deustutik hurbilen dagoenarekin. Beti egongo da igogailu bat libre jendeak erabiltzeko.
Igogailu horietan konponketak egiteko etengo da zerbitzua.