Itsuei edo gurpil-aulkian doazenei lagun egiten dietenek dohainik bidaiatuko dute Bilbobusen

uriola.eus 2017ko urt. 16a, 09:30

Erabateko irisgarritasuna lortzeko apustuaren barruan, Bilbobusek beste ekimen bat jarri du abian, itsu edo gurpil-aulkian mugitzen den pertsona bati lagun egiten dion pertsonak hiri-autobuseko txartela doan edukitzeko.

Neurria 2017ko urtarrilaren 16an sartuko da indarrean. Horrela, dituzten baldintzak edo ezaugarriak edozein izanda ere, pertsona guztiei kalitateko zerbitzua eskaintzen segituko du Bilbobusek.

Bilbobusen autobusen % 100 irisgarriak dira eta elbarriei bidaiatzea errazteko azken teknologiak dituzte. Autobus guztiek dituzte behealde baxua edo behealde baxua arrapalarekin, elbarrientzat erreserbatutako jarlekuak eta ahozko informazio-sistema. Arrapalen % 100, guztira 130en bat, astero berrikusten dituzte funtzionamendu ona izan dezaten.

Autobusera sartzeko behealde baxuak zailtasunik gabe autobusera sartzea ahalbidetzen du eta arrapalak egokiak dira gurpil-aulkian edo taka-takaz lagunduta doazenentzat. Erreserbatutako jarlekuak mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat dira; besteak beste, adinekoentzat, lesio fisikoengatik zailtasun iraunkor zein iragankorrak dituztenentzat eta haurdun dauden emakumeentzat. Gainera, autobusetan badago gune bat gurpil-aulkian doazenentzat zein haur-aulkientzat. Plataforma horretan badaude segurtasun-uhalak eroso bidaiatzeko.

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azaldu duenez elbarritasunen bat duten pertsonen bizimodu normalizatua erronka da eta Bilbobusek hori lortzeko bitartekoak jartzen jarraitzen du. Amaitzeko, ekimenak udalak garraio publikoa denontzat izateko egindako apustua indartu egingo duela gaineratu du.