Aurreikuspenen arabera, egoera horrek zenbait egun iraun dezake eta, beraz, arreta handiz ibiltzeko eta aldez aurretik bide-sarearen egoerari buruzko informazioa biltzeko gomendioa eman dute.
Prebentzio-neurriak Bilbon
Udalak, Garbiketa Zerbitzuaren bidez, prest dauka izotzaren aurka berehala jarduteko operatibo berezia. 24 ibilgailu erabiliko dira operatiboan:
• 16 ekipo/ibilgailu eguraldi txarraren ondorioei aurre egiteko: 3 kamioi, hortzak eta gatz-banagailua dituztenak, 5 pick-up, hortzak eta gatz-banagailua dituztenak, 5 kale-garbigailu horzdunak, 2 zisterna-kamioi gatzuna-banagailuarekin eta garabi-kamioi bat gatza banatzeko ekipo guztiei.
• 8 porter/motogurdi bestela egitea zaila den tokietan gatza eskuz zabaltzeko, hala nola, osasun-zentroetako, ikastetxeetako eta udaltegietako sarreretan, eskaileretan, zubietan etab.
Leiaren kontrako operatibo hau Bilboko barruti guztietara zabalduko da, prebentzio-neurriak hartuta izotz-plakarik sor ez dadin. Horretarako, gatza eta gatzuna botako dituzte hirian zehar, izotz-plakarik gera ez dadin, galtzadetan, espaloietan, zebra-bideetan, kaleetan, zubietan eta pasareletan.
Aparteko arreta jarriko da goiko auzoetan. Beharrezkoa izanez gero, elurra ere kenduko da (egiten baldin badu), batez ere kalean eta espaloietan, bide eta espaloi horiek ibiltzeko moduan edukitzeko.
Bilboko Udalak 200 tona gatz ditu bilduta, erabili ondoren berriro hornituko direnak.
Gomendioak
Muturreko tenperatura hotzek eragindako egoeraren aurrean, Udalak gomendio hauek luzatu dizkie herritarrei:
Nagiak edo gaixorik dauden pertsonak etxean geratzea.
Udaltzaingoak aldiz, herritarrei eskatu die, aterperik gabeko norbait kalean gaua ematen ikusiz gero, horren berri eman dezatela 092 telefonoan, udal aterpeetara eraman ahal izateko.
Autoa erabili behar izanez gero:
• Arreta handiaz jokatu espazio irekietan eta leku altuetan ibiltzean.
• Autoa berrikusi: balaztak, pneumatikoak, argiak, izotz-kontrako likidoa, bujiak...
• Autoan eraman irratia, pala, soka, linterna bat eta berokiak, hala nola kaloria ugaridun elikagaiak (txokolatea, fruitu lehorrak...)
• Gasolinaren depositua beteta eduki, eta 100 kilometrorik behin gutxi gora behera bete.
• Ekaitzak autoaren barruan harrapatzen bagaitu, bertan geratu. Martxan eta berogailua piztuta egonez gero, leihatila erdi zabalik utzi, aire berria sartzeko. Ez lokartu inolaz ere eta ipini antenan zapi bat arreta erakartzeko.
• Elur gogorrik edo izotzik egonez gero, ipini kateak autoan.
• Martxa laburrean gidatu, norabidea modu bortitzean aldatu barik. Aurrera egin, ahal bada, beste ibilgailuek utzitako arrastotik.
• Ez zapaldu balazta izotzik badago. Hobe duzu autoak izotz-eremua berez zeharkatzea.
Informazio gehiago: http://www.euskalmet.net
Larrialdietako telefonoak:
•112 – SOS Deik
•092 – Udaltzaingoa