11:30ean egingo dute erakusketa jendarteratzeko prentsaurrekoa Euskal Museoan eta 19:00etan irekiko ditu ateak herritarrentzat.
Kondearen bildumak agerian uzten du nolako bilakaera izan zuten urte haietan argazkigintza arloan erabilitako teknikek eta euskarriek; era berean, kondeak argazkigintzarekin izandako zaletasunari esker, bere familiaren eta bere zirkulu sozialaren bizimodu kosmopolitako ohiturak eta usadioak betikotu ahal izan zituen, bai eta Bergarako gizarte tradizionalaren bizimodua ere.