Zirkulazio etena eta esparru publikoaren okupazioak asteazkenerako

uriola.eus 2017ko urtarrilaren 23a

Udalak jakitera eman duenez, urtarrilaren 25ean, asteazkenean, zirkulazioa etengo dute Lozoño kalean eta aparkalekua eta galtzada okupatuko dituzte Uriortu eta Mugica y Butron kaleetan. 

09:30etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztuko dute Lozoño kalean, 41. eta 47. zenbakien artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bidea Artalandio izango da.

Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko dute esparru publikoa.

Bestalde, hilaren 25etik otsailaren 15era, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dituzte Mugica y Butron kalean, Uriortu eta Castaños kaleen artean; baita Mugica y Butron eta Uriortu kaleen bidegurutzean ere. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute etengabe.

Esparru publikoaren okupazioa saneamendu sarean egin beharreko konponketa lanek eragingo dute.