Estatuko bisitari-kopuruak milioi erdiaren muga gainditu du lehenengo aldiz −515.449 izan dira− eta atzerrikoen kasuan, guztira, 362.398 helduera erregistratu dira. Era berean, ostatu-gauek zenbakirik gorena jo dute: 1.689.806. 2011. eta 2016. urteetako datuak aztertuz gero, hazkunde nabarmena izan dela ikus daiteke bisitari-kopuruan −%18,1 gehiago− zein ostatu-gauenean −%19,2 gehiago−.
Bilbo kalitatezko helmuga izaten jarraitzen du nazioartean zein estatu-mailan, eta jatorri horietako bisitak %7,5 eta %8,2 areagotu dira hurrenez hurren, 2015ean erregistratu ziren sarrerekin alderatuz gero. 2016ko zenbatekoek Bilboko Udalak Bibao Turismoren bitartez egindako estrategia-apustua bermatu dute. Zehazki, indartu nahi izan du jomugaren erakargarritasuna, besteak beste, honako hauen bidez: kultura, arkitektura, natura, aisialdia, kirola, gastronomia eta, batik bat, nortasun eta berezitasuna. Barruko eta kanpoko sustapen-lanari esker, hiria erreferente bihurtu da estatu-mailako zein nazioarteko mapa turistikoan.
Ostatu-gauak eta batez-besteko egonaldia
Ostatu-gauei dagokienez, inoiz baino kopururik altuena jaso da, 1.689.806 hain zuzen; 2015ean baino %8,3 gehiago. Guztizko zenbateko horretatik, 969.417 estatu-mailako bisitak izan dira eta 720.389, atzerrikoak.
Bilboko turismoaren erronketako bat hiriko hoteletan gaua igarotzen duten turisten egonaldien batez bestekoa areagotzean datza. Alderdi hori egonkor mantendu da 2015. urtearen aldean, eta, berriz ere, 1,92 gau geratu dira batez beste.
Jatorria
Beste behin ere, Frantzia da nazioarteko jatorria duten turistak ekartzen dituen merkatu-igorle nagusia: atzerritik datozen bisitari guztietatik −362.398− %17,5 frantziarrak dira. Era berean, Erresuma Batuak interes handiko merkatua izaten jarraitzen du −bisitarien %11,1 eman du−, eta horri jarraitzen diote Alemaniak −%10,6−, Estatu Batuek −%8,1 , Italiak −%7,6− eta Herbehereek −%5,2−.
Estatu-mailan, aldiz, Madril da oraindik ere jatorri nagusia; izan diren 515.449 bisitarien % 29,5 eman du. Horren atzetik daude Euskal Autonomi Erkidegoa −%17−, Katalunia −% 15, Andaluzia −% 9,4−, Valentziako Erkidegoa −% 4,5− eta Gaztela eta Leon −% 4,2.
Turismo bulegoetan arreta jaso duten pertsonak
Bilbok hiri-helmuga gisa turismo aldetik "erakargarritasuna" izatea, Bilbao Turismoko bulegoetan izandako bisiten kopuruan ere islatu da. 2016an 389.218 bisitariri eman zaie arreta Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbao Museoko egoitzetan, bai eta "hiriko zizeroi" esaten zaienen bidez ere (turismo informazioa ematen duten eta kalean dabiltzan pertsonak).