Euskal Herriko musikaren historia soziala aztertzen du Josu Larrinaga idazleak Euskal musika kosmikoak saiakeran (Baga Biga, 2016). 60ko hamarkadatik hona izandako hainbat mugimendu sozial ere hartzen ditu kontuan horretarako. Besteak beste, euskal kulturaren zenbait arlo nolakoak diren eta zergatik diren horrelakoak kontatuko du, eta musika popularrak Euskal Herrian zer eragin izan duen aldaketa sozial horretan gogoeta gerturatuko digu. "Galdera edota baieztapena da liburuaren mamia? Euskal musika popularra gizartearen isla eta aldatzaile izan da? Bai, Euskal musika popularra gizartearen isla eta aldatzaile da".
Liburua sei ataletan banatzen da: Euskal pop musikaren agerpena; Euskal pop musikaren zabalkundea: folka, rocka eta plaza; Punk mutazioa: milurtekoaren betikotzea; Erretromanian hondartutako euskal pop musika; Gurasoei harrotu, mundua aldatu, Euskal Herria birsortu... eta gero hau!; Bonus track: Zenbait kontzeptu potolo, ahalik eta azkarren azalduta.
Egilea
Josu Larrinagak Arza (Sodupe, Bizkaia, 1964) irakaslea da Gizarte Antropologian, EHUk Donostian duen campusean. Soziologian doktoregoa lortu zuen liburu honek oinarri duen tesiarekin. Aurretik, askotan egokitu zaio lan arloa eta aktibismoa uztartzea, hala nola AEKn eta EHNE sindikatuan. Kazetaritzan ere jardun zen, eta oraindik kolaborazioak egiten ditu Euskal Herria eta Bilbo Hiria irratietan. Lurraren aldeko ekimenetan du iparra, eta senidean ekialdea. Musika beti osasungarria iruditu zaio, mobida honetan sartu zen arte.