Lau protagonista ditu dokumentalak: Maika, Dani, Elena eta Ander. Euskarara hurbildu diren lau lagun dira, euskararen lau aurpegi. Aurpegi ezagunak izan ere, euren lanbide, zaletasun edota gizarte konpromisoagatik.
Maika Etxekopar antzerkilari, kantari eta musikari zuberotarra da.
Dani Alvarez kazetari galiziarra, aspaldian Bilbon bizi dena.
Elena Caballero La Basu Euskal Herriko emakuzmeko raparen ikur nagusia da.
Eta Ander Larunbe, erdi ezkoziar erdi iruinsemea, ezaguna da Iruñeko herri mugimenduan.
Estreinaldia
Datorren otsailaren 2an, ostegunean, 20:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan (Basurtuko kaputxinoak 2) estreinatuko dute dokumentala. Sarrera librea izango bada ere, aurretiaz izena eman beharra dago ekitaldiak@korrika.eus helbidean, otsailaren 1a baino lehen.