Horrez gain, abuztuan 100.780 pertsonak erabili zuten Artxandako funikularra; 2015an, ordea, 87.255ek eta 2014an 66.301ek. Hortaz, ikus daitekeenez 2015eko datuekin alderatuta % 15,50eko hazkundea izan du eta 2014koen aldean % 52. Ondorioz, orain arteko marka guztiak hautsi ditu. Hilabetean bakarrik 3.2000 pertsonak aukeratu zuten funikularra egunero erabiltzeko garraiobide moduan.
2015ean 728.921 erabiltzaile izan zituen funikularrak; 2014an, berriz, 613.706.
"Funikularraren bidaiari-kopuruaren hazkundea etengabea izan da azken 10 urteotan. 2017rako kalkuluen arabera, bidaiarien kopuruak neurriko gorakada izango du, bai hemengo erabiltzaileen aldetik, bai turisten aldetik". Adierazi du Alfonso Gil, Alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak.
Iazko urtarrilaren 1ean hasita, sei urtetik beherako umeak dohainik ibili daitezke Artxandako funikularrean. Administrazio Kontseiluak egindako azken bileran aho batez onartu zuen neurri hori, baita doako txartela ezartzea itsuei lagun egiten doazenentzat edota gurpildun aulkietan dabiltzanei laguntzen dietenentzat.
Tunelean erraila konpontzeko lanak egin ziren iaz, oinarriko hormigoi armatuzko lauza, errailaren ainguraketak eta finkatze-sistemak barne. 17 egun egon zen zerbitzua geldi; autobusa jarri zen, maiztasun eta prezioa berean, Artxanda eta Castaños auzoen arteko konexioa egiteko.
Funikularrak lanegun guztietan funtzionatzen du 07:15etik 22:00etara bitartean. Jai egunetan 08:15etik 22:00etara eta udako hiletan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23:00ak arte luzatzen du bere ordutegia. Maiztasuna 15 minutukoa da, bidaiari asko pilatuta egon ezik. Horrelakoetan maizago ibiltzen da geltokietan bidaiarien pilaketak kendu arte.
Artxandako funikularrak 2016an berriro hautsi zuen erabiltzaile kopuruaren marka. 773.487 pertsonak erabili zuten, hain zuzen ere aurreko urtean baino % 6,11 gehiagok.