Programazioa, duela denbora gutxi egin diren eta Europako zenbait jaialditan sariak lortu dituzten hiru filmek osatzen dute, hauek, hain zuzen ere: La pazza gioia (Paolo Virzì, 2016), Lo chiamavano Jeeg Robot (Gabriele Mainetti, 2015) eta Loro Chi? (Fabio Bonifacci eta Francesco Miccichè, 2015). Filmak Italierazko jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Genero desberdinak hartzen dituen aukeraketa da, dramatik komediara, fantasiatik igaroz.
Zinecittà, Euskaditaliaren barruan sortu eta garatu zen. Euskaditalia, nazioarteko bokazioa duen egitasmo sortzailea eta berritzailea da, eta bere helburua hizkuntza, kultura eta sozio-ekonomia alorretako lotura estutzea da Euskal Autonomi Erkidegoa eta Italiaren artean. Oraingo honetan, azken garaietan Italian egin den zinea hurbilduko die Bilboko ikus-entzuleei.
Programa
Otsailak 2, osteguna
- 20:00etan. BBK Aretoan La pazza gioia (Paolo Virzì, 2016), gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrera librea.
Otsailak 3, ostirala
- 20:00etan. BBK Aretoan Lo chiamavano Jeeg Robot (Gabriele Mainetti, 2015) gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrera librea.
Otsailak 4, larunbata
- 20:00etan. BBK Aretoan Loro Chi? (Fabio Bonifacci eta Francesco Miccichè, 2015) gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrera librea.