Bernardo Atxagaren “Hondarrak” errezitaldia Arriaga Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Bilbon euskaraz 2017ko urt. 31a, 00:00


Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Arriaga antzokiak bultzatutako “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren barruan, Bernardo Atxaga izango da Gelatxoak ekimenaren hurrengo protagonista, urtarrilaren 31ean, 20:00etatik aurrera.

Idazleak hainbat gertaera hartuko ditu aintzat, gehienak hurbiletik ezagututakoak eta bere memorian “hondarrak balira gelditutakoak”.

“Hondarrak” errezitaldirako sarrerak 12 eta 15 euro artean erosi daitezke www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan edota antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Osorik irakurri