"Garoña itxi betiko" mezua Iberdrola, PSOE eta EAJren egoitzara eramango dute

uriola.eus 2017ko ots. 3a, 08:30

Bihar, larunbata, otsailak 4, kontzentrazioak eta giza kateak egingo dituzte Bilbon Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eskatzeko. 

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren (CSN) osoko bilkurak Garoñako zentralaren bizitza luzatzeko eskariaz jardungo du gaurko –otsailak 1– saioan. Gai-ordenan erabakitzeko puntuen artean ageri da Garoñari buruzkoa, nahiz eta balitekeen behin betiko ebazpena atzeratzea. Nolanahi den ere, itxura osoz zentrala berriro martxan jartzearen aldeko iritzia emango du CSNk.

 

[2017-02-01] Garoña berriz irekitzearen aldeko txostena, gero eta hurbilago