Nagore Uriarte kazetaria, Xabier Landabidea irakasle eta ikerlaria, Gorka Salces Euskal Hedabideen Behategiaren koordinatzailea eta Koldo Bizkarguenaga soziologoa elkartuko ditu Meatzaleak, ilunpetakoak argitara egitarauak.
Hitzordua gaur, hilak 8 izango da Azkuna Zentroan 19:00etan. Ekimenak "mahai-inguru didaktiko" formatua izango du.
Meatzaleak
Musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak edota bertsolaritza hartuko ditu berbagai Leire Palacios kazetariak Meatzaleak egitasmoaren baitan Azkuna Zentroan. "Ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena", Palaciosen hitzetan. "Bilbo, Euskal Herria eta mundua kontatu nahi ditugu kultur adierazpide askotariko sortzaileen jakintza eta iritzien bidez".
Egitaraua
Martxoak 9
Gorputza eszenan: Ander Lipus eta Onintza Enbeita.
Martxoak 15
Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia Iratxe Fresnedarekin.
Martxoak 16
Hiri hori da hiri hau performancea: Lutxo Egia eta Inun.
Maiatzak 15
Eraldekaterako arkitektura?, eztabaida: Leire Milikua eta Ander Gortazar.
Ekainak 14
Artea, identitatearem irudi, mahai-inguru parktikoa: Haizea Barcenilla.