Hedabideen inguruan hausnartuko dute Meatzaleak egitasmoaren baitan

uriola.eus 2017ko ots. 8a, 08:30

Argazkia: Gotzon Barandiaran

Ditugun hedabideak, nahi ditugunak eta behar ditugunak izenburua du Leire Palaciosek zuzentzen duen Meatzaleak egitasmoko gaurko saioak. 

Nagore Uriarte kazetaria, Xabier Landabidea irakasle eta ikerlaria, Gorka Salces Euskal Hedabideen Behategiaren koordinatzailea eta Koldo Bizkarguenaga soziologoa elkartuko ditu Meatzaleak, ilunpetakoak argitara egitarauak. 

Hitzordua gaur, hilak 8 izango da Azkuna Zentroan 19:00etan. Ekimenak "mahai-inguru didaktiko" formatua izango du. 

 

Meatzaleak

Musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak edota bertsolaritza hartuko ditu berbagai Leire Palacios kazetariak Meatzaleak egitasmoaren baitan Azkuna Zentroan. "Ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena", Palaciosen hitzetan. "Bilbo, Euskal Herria eta mundua kontatu nahi ditugu kultur adierazpide askotariko sortzaileen jakintza eta iritzien bidez".

 

Egitaraua

Martxoak 9

Gorputza eszenan: Ander Lipus eta Onintza Enbeita.

Martxoak 15

Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia Iratxe Fresnedarekin. 

Martxoak 16

Hiri hori da hiri hau performancea: Lutxo Egia eta Inun.

Maiatzak 15

Eraldekaterako arkitektura?, eztabaida: Leire Milikua eta Ander Gortazar.

Ekainak 14

Artea, identitatearem irudi, mahai-inguru parktikoa: Haizea Barcenilla. 

 

[2017-01-18] Meatzaleak zikloaren baitan, Fermin Muguruzarekin solasaldia izango du gaur Leire Palaciosek