Zabalgunean ekingo diote Musika-Musica jaialdiaren Auzoz-Auzo zikloari

uriola.eus 2017ko ots. 1a, 12:03

Musika-Musica jaialdiko Auzoz-Auzo programa otsailaren 2an jarriko dute abian, 19:00etan, Bilboko Zabalguneko eraikinean. Bilbao 700 Fundazioak 2017ko programa jendaurrean aurkeztuko du Bilboko Koral Elkartearen musika ekitaldi batekin; Antonin Dvoraken opus 47 kantatuko dute. Ondoren, Dvoraken mundu berriaren sinfoniaren inguruan sortu den Hiri baten sinfonia ikus-entzunezko pieza eskainiko dute.

Auzoz-Auzo zikloa, Musika-Musica Jaialdiaren barruan, otsailean zehar egingo da Bilboko zortzi barrutietan. Hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte; 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak, eta abar.

Aste berean egingo da Auzoz-Auzo programako bigarren ekitaldia. Otsailaren 4an, larunbata, izango da, 12:00etan, Mariaren Bihotza plazan. Barakaldoko Kontserbatorioak emanaldia eskainiko du eta ikus-entzunezko lan bat ere emango dute. 

Tailerretan izena ematea

Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, edo fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza, 11, 1.a), urtarrilaren 23tik otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.

Auzoz-Auzo programa 2017ko otsaila

• Otsailaren 2an: 19:00etan. Zabalguneko Eraikinanean, Bilboko Koral Elkarteko ganbara-taldearen kontzertua.

• Otsailaren 4an, larunbata: 12:00etan. Mariaren Bihotza plazan, ikus-entzunezkoen ikuskizuna: perkusioa eta dantza.

• Otsailaren 7an, 18an eta 23an: 18:00etan. Errekaldeko Udaltegian, Bilboko Koral Elkartearen egoitzan (Felipe Serrate, 2) eta Castañoseko Udaltegian umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).

• Otsailaren 9an: 19:00etan. Deustuko Udaltegian, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleen kontzertua.

• Otsailaren 10ean: 19:00etan. Abandoko geltokian, Flasmob-a Behotsik Orkestraren eskutik. 

• Otsailaren 14an: 19:00etan. Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8), kontzertu-hitzaldi didaktikoa, Bilbao Musika zentroko irakasle baten eskutik.

• Otsailaren 17an: 18:00etan. Europa parkean ibilbide musikala Barakaldoko Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin eta Artebi dantza modernoko taldearekin.

• Otsailaren 21ean: 17:00etan. Basurtuko Ospitalean, ibilbide musikala Bilboko Koral Elkarteko gitarren taldearen eskutik.

Informazioa: www.bilbao700.eus