Udalak 2015ean ezarri zuen Bilboko eraikinen egoera bermatzeko azterketa derrigorrez egin beharra. Harrezkero, 2.814 azterketa egin dira, Horietako % 44,49tan kalteak aurkitu ziren, berehala konpondu beharrekoak, presa handiz edo presaz konpondu beharrekoak eta % 55,47tan epe ertainera konpondu beharreko kalteak edota mantentze-lanak egin beharra zuten. Horiez gain, beste 1.135 eraikinek azterketa lehendik eginda zuten; hortaz, guztira, Bilbon 3.949 eraikin dira EIT (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa) azterketa eginda dutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko araudia jarraitzen duen EIT izeneko ikuskaritza eraikin hauek teknikoa egin behar dute:
• Etxebizitza-eraikinak, 50 urte baino gehiago dutenean. Isolatutako familia-bakarreko eraikuntzak salbuetsita daude etxaurreak kalera edo erabilera publikoko espazioetara begira ez daudenean.
• Eraikinetan kontserbazio, irisgarritasun unibertsal edo eraginkortasun energetikoko obrak egiteko EAEko administrazio publikoaren laguntzak eskatzen direnean. Ikuskaritza teknikoa laguntza eskaria formalizatu aurretik egin behar da, eraikinak zenbat urte dituen eta epea zein den kontuan hartu gabe.
Eraikineko jabeek EIT eta eraikina osatzen duten elementuen egoera orokorrari buruzko azalpena aurkeztu behar dute: egitura, zimentazioa, etxaurreak, estalkiak eta instalazioak; horrez gain, aurkitutako akatsak konpontzeko behar diren obren zerrenda izan behar du, horrelakorik egotekotan, nolako premia duten adierazita, haien larritasuna kontuan hartuta.
Gainera, agiri hori eraikinaren irisgarritasunari buruzko txostena eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ziurtagiria erantsi behar dira, betiere goi mailako arkitektoek edo arkitekto teknikoek egindakoak.
Azkenik, EIT Bilboko Udaletxean aurkeztu behar da, eta herri-erakunde honek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailera igorriko du.
Bilbon EIT aurkezteko egutegiaren betetze-maila
Udalak 2015ean EIT aurkezteko egutegia ezarri zuen. Haren arabera, gutxi gorabehera 7.000 higiezinetan -Bilboko eraikin guztien %61,6an- ondo zainduta dauden aztertu beharko dute 2018. urtea amaitu baino lehenago. Une honetan, 3.949 eraikinek dute ikuskaritza eginda eta aurkeztuta, 2016a amaitu baino lehen egin beharra izan duten guztien % 84,4.
2015ean 1.451 etxebizitza-eraikin izan dira azterketa egin beharra izan dutenak 50 urte edo gehiago zituztelako; horietatik 1.437tan egin dute azterketa teknikoa, hau da, egin beharra izan duten guztien % 99tan.
Beste alde batetik, eraiki zireneko urtea kontuan hartuta, 2016an 1.061 eraikini zegokion ikuskaritza teknikoa egitea eta horietatik 670 eraikinek aurkeztu dute (% 63,15). EIT 2016an aurkeztu beharra izan baina oraindik egin duten eraikinetako jabeei berriro bidaliko zaie abisua azterketa teknikoa lehenbailehen egin dezaten. Hala egin ezean, abisua zehapena izango.
2016an, guztira, 1.816 eraikinetako EIT aurkeztu dira Udalean; horietako 670 eraikinetan urte horretan egin behar zuten eta gainerakoek -1.146 eraikin- ez dute nahitaez egin behar izan, etxebizitzarako eraikinak ez direlako edota urteengatik oraindik ez dagokielako, baina egin egin dute diru-laguntza publikoak eskatu edota berrikuntza-lanak egin nahi zituztelako. Kopuru horren barruan daude baita, azterketa 2015ean egitea zegozkien eraikin batzuk.
2017an 50 urte baino gehiagoko 2.027 eraikinetan egin beharko dute Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT). Gaur arte, % 38 dira aurkeztu dutenak. Bilboko Udalak jabeen elkarteari abisua emango dio, azterketa teknikoa aurkezteko betebeharra, horretarako tokia eta modua nahiz kontsultak zuzentzeko edo aurkezteko prozedura zehaztuta.
Bilboko Udalak udal webgunean (www.bilbao.eus/ITE) ipini du aurkezteko egutegia, atariz atari zehaztuta, ikusi ahal izateko. Bertan zehazten dira eraikuntzaren urtea, aurkezpenarena eta hori kudeatzea Surbisari edo Hiri Plangintza Sailari dagokion zehaztuta.
EITren ondoriozko betebeharrak
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoan berehalakotzat, oso premiazkotzat edo premiazkotzat jotzen diren obra guztiak burutu behar izango dira. Horretarako, dagokion lizentzia edo baimena eskatu eta egindakoan akatsak zuzentzeari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko da, horrela lana ondo amaitu dela bermatzeko.
Jabeen elkarteek egin ezean, Bilboko Udalak, segurtasunari lehentasuna emateko, eraikinen egituran, estalkian eta kalera begirako etxaurreetan eragina duten obrak lehenbailehen egin daitezela agindu ahal izango du.
EITren ondoriozko lanei aurre egiteko laguntzak
Bilboko Udalak egiturazko elementuak konpontzeko lanak egiteko eta etxebizitza-eraikinetan arkitekturazko trabak kentzeko diru-laguntzak ematen ditu. Gainera, obra horiek udal tasa murriztua dute.
Bestetik, Surbisak EITren ondoriozko obrak eta denetariko zaharberritze-lanak egiteko diru-laguntzak ematen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak leihatila bakarrean kudeatzen ditu.
Era berean, EITren ondoriozko lanetarako onura fiskalak eta diru-laguntzak jaso daitezke, Eusko Jaurlaritzaren babespean egindako zaharberritzeko lanak direnean. Informazio gehiago: www.etxebide.euskadi.net.
Informazioa eta galderak
Bilboko Udalaren Hiri Plangintzarako Saila:
• Helbide elektronikoa: urbanismo@bilbao.eus
• Telefonoak: 94 420 43 23, 94 420 43 19, 94 420 43 17, 94 420 43 16.
• Herritarren Arretarako Bulegoa: Ernesto Erkoreka plaza, 12, behea. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Surbisa:
• Helbide elektronikoa: surbisa@surb.bilbao.eus
• Telefonoa: 944 159 955
• Aurrez aurreko arreta: Erronda, 6. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:30etik 13:30era eta 15:45etik 17:15era.
Lotura interesgarriak
•Norbanakoentzako eta jabeen elkarteetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen programa: www.etxebide.euskadi.net