Estatuko musika elektronikoaren abangoardian, Baldo da Roland erritmo-kutxen soinuaren maitale aitortua. Underground bizi da, modetatik at, eta bere set guztietan house, deep, azidoak eta tech-club, Chicago eta Detroit soinuak daude.
Honey Soundsystem taldeak dantzatzeko musika ulertzeko modua aldatu du San Frantzisko hirian, eta erreferentzia bihurtu da hiri osoan. Ekoizleak, DJak eta diseinatzaileak dira, baina musikarien laukotea denboragabeko musikari esker dago batera.
Javi Green Eivissan bizi den bilbotarra dugu, 14 urte zituela musika elektronikoan murgildu zena. Pachá, Space eta Ushuaia klubek, bai eta zerrendan ezinbesteko diren beste askok ere, DJ eta ekoizle gaztea izan dute beren etxeetan. Artistak giro-soinuak minimal soinuekin eta organikoekin uztartzen ditu.
Dantzatzeko musika, techno edo house, Mike Servitok edozein estilo bereganatu dezake. Mixak egiteko duen gaitasunak zoramena ukitzen du, Servito bat-batekotasunaren jabe da eta. Eramaten uzteko gaitasuna du, beste inork ez bezala; izan ere, ondo daki bere saioak nola hasiko diren, baina ez nola amaituko diren, set bikain, errepikaezin eta ahaztezinak sortzen baititu.
Nicola Cruz Frantziako ekoizle, musikari eta DJa Quiton bizi da, eta bertan egiten du lan. Artistaren xedea da mota desberdinetako iturriak gehitzea, eta horrela bere etxeko paisaia, kultura, ohitura eta erritmoak biltzeko grina barne hartzen du. Musikak naturaren barne-ulermena erakusten du, eta artistak saioetan lortzen duena ez da musika, zerbait gehiago da.
Kutxabank eskaintzaren eta beherapenaren amaiera
Bonuaren 110 euroko (gehi gastuak) eskaintza otsailaren 9an amaituko da. Kutxabankek bere bezeroei 18 euroko beherapena eskaintzen die erosten duten unean-uneko prezioari dagokionez eta erakundearen txartelarekin erosten diren lehenengo 1.000 bonuetarako. Gainera, txartel bakoitzeko bonu bakarra erosi ahal izango da gehienez. Eskaintza Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan baino ez da egongo.