Udal Musika Bandak Musikeneko ikasleekin jardungo du igandean

uriola.eus 2017ko ots. 3a, 08:00

Bilboko Udal Musika Bandak Musikenerekin (Euskal Herriko goi-mailako ikastegia) kolaborazio egingo du otsailaren 5ean, 12:00etan Euskalduna Jauregiko Auditorioan eskainiko duen kontzertuan.

Musikeneko ikasleek taldeak bere programazioaren barne egiten dituen ekintza desberdinetan parte hartuz praktikak burutu ahal izan ditzaten, Bilboko Udal Musika Bandako ateak irekitzeko elkarte biek sinatutako Hitzarmenetik sortzen den elkarlaneko kontzertu bat da. Horrela erakunde biek indarrak batzen dituzte, musika hezkuntza eta musika profesionalaren sustapenaren eta bandarako jatorrizko errepertorioaren bultzatzearen alde duten interes komunagatik elkarturik. Gainera, hitzarmen hau berez erakunde arteko lankidetzaren adibide da. Bakoitza bere instituzioaren mendeko eta egoitza lurralde desberdinetan izanik, gure herrian hezitzen diren musikari berrien prestakuntza hobetzeko helburuarekin elkarlanean ari diren erakunde bi.

Honela, Udal Bandak Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean jardungo du Musikeneko flauta, fagot, klarinete, saxo, tronpa, tronpeta, tronboi, tuba, piano, perkusio, kontrabaxu eta soprano ikasten duten 22 ikasleekin okasiorako, adierazpen estetiko eta artistikoaren bide amaigabeak aurkitu ahal izateko, estreinaldi handiz osatutako errepertorio zabal bat antolatu da. Estreinaldien artean nabarmentzekoak dira Josep Mira Tomasen Estudi de resonàncies per a banda eta Brett K. Abigañaren Symphony nr.2 La Commedia.

Deskubrimenduen bidaia tituludun eta 2016-2017ko denboraldiko 'Bandarekin bidaiatzen' kontzertu zikloan kokaturiko ikuskizuna, bi ataletan banatuta egongo da. Lehenengoan, Musikenen konposizio ikasketetan gradua lortu zuen Josep Mira Tomas ikasle valentziarraren Estudi de resonàncies per a band lana estreinatuko da. Ondoren, Alexander Comitas musikagile holandarraren El entierro del Conde Orgaz. Bigarren atalean, ikus-entzuleek, talde bilbotarrak lehenengo aldiz joko duen John Frantzen maisu ipar amerikarraren Poem lana entzun ahal izango dute. Eta bukatzeko, Symphony nr.2 La Commedia, Brett Abigaña ipar amerikarraren lanaren Europa mailako estreinaldia eskainiko da.

'Deskubrimenduen bidaia' kontzerturako sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira. Prezioa herrikoa izango da, 2 eurokoa.

Bilboko Bandaren hurrengo kontzertua otsailaren 19an izango da. Okasio honetan ere, gonbidatu oso berezia izango da Euskalduna Jauregian, Londreseko konpositore, tronpeta eta piano jole den Philip Sparke, hain zuzen ere. 'Bidaia Philip Sparkerekin' izeneko kontzertuan zuzendariaren obrak interpretatuko dira bere batutapean.

Programaren oharrak

Homerok zioenez, bidaietan bide eta bidexka berriak aurkitu behar dituzu, eta horrelaxe bakarrik jakingo duzu zer den bidaiatzea.

Udalaren Bandak, Musikeneko ikasleekin batera eskainiko duten emanaldian, erakunde biek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan, modu berezian hartuko dute parte kontzertu honetan. Adierazpen artistikoaren ezin konta ahalako bideak topatzeko errepertorioa taxutu da.

Hasteko, Musikenen konposizioan graduatutako Josep Mira Tomas valentziarraren obra estreinatuko da; Estudi de resonàncies per a band lanak bandaren ahalmen akustikoei buruzko ikerketaren bide bat erakutsiko du. Albaidako 'Josep Segrelles' BHIren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko idatzia da partitura. Ondoren soinu-ebokazioa Grecoren pintura oroitzeko, Orgazeko kondearen ehorzketa margolana, hain justu ere. Ed de Boer (Alexander Comitas) musikagile holandarrak, 2014an, Yeclasko Udalaren, hiri horretako Grekoren Errepliken Museoaren eta Yeclako Asociación de Amigos de la Música Bandaren eskutik Grecoren heriotzaren IV. mendeurrenaren barruko koadro horri buruzko konposizioa sortzeko enkargua jaso zuen. Horrela sortu zen betiereko margolari greziarraren planoak eta argia irudikatzeko baliabide melodikoak (kantu gregorianoak) zein dramaturgikoak (espazialitateak) erabiltzen dituen obra deskribatzaile hau, tradizioaren arabera, Gonzalo Ruiz Orgazeko jaunaren hiletetan izandako miraria azaltzen duena. Toledoko Alkazarren estreinatu zuen partitura Yeclako AAM Bandak.

Bigarren zatian, berriz, Ipar Amerikako John Frantzen maisuak William P. Selvitelle gazteari eskainitako omenaldiko Poem musikala izango dute ikus-entzuleek, izan ere, Selvitelle gazterik joan zen arren, bere kalitate, gizatasun eta arteagatik inguruan eragin handia izan zuen tronpeta-jotzaile, olerkari eta aktorea izan zen. Gazte honen bizitzaren zazpi atal dira obraren egitura osatzen dutenak: The Gift, Awakening, Holy Night, Legoland, Ballad, The Coaster eta Trascendence. Eta amaitzeko, Brett Abigaña iparramerikar maisuaren musikak Dante Alighieriren literaturaren unibertsora eta haren Divina Commedia poema epikora eramango ditu entzuleak Symphony nr.2 La Commedia honen bidez. Italiar poemaren hiru zatiek (Infernua, Purgatorioa eta Paradisua) banatzen dute Abigañaren obra ere. Zenbait baliabide harmoniko darabiltza infernuaren bederatzi mailetatik zeruko paradisura, bekatuak garbitzeko mendiak iraganda, Dantek gorantz egindako bidearen irudia deskribatzeko. 2015ean estreinatu zuen obra WASBE Youth wind Orchestrak San Josen (KA, AEB), Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean.

Notak izango dira irudimenak deskubritu dezakeen guztiaren konplizea: baldinbaitere bidaia luzea izango ahal da eta bertaratutakoek jakingo ahal dute Itakaren zentzua aurkitzen.

Udalaren Musika Banda

1895eko ekainaren 9an, Jose Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandak bere lehenengo kontzertua eman zuen Areatzan. Harrezkero Jose Franco Ribate (1924), Pedro Cordoba Rozas (1928), Jesus Arambarri Garate (1932), Bruno Muñoz (1950), Urbano Ruiz Laorden (1969), Antonino Ibarrondo Oleaga (1979), Jesus Maria Bilbao Estefania (1995), Rafael Sanz Espert (2002) eta Jose Rafael Pascual Vilaplana (2015) izan dira ehun urtetik gora dituen Udal Bandaren zuzendariak.

BilbaoMusika Toki Erakunde Autonomiadunaren barruan dago. Aipatzekoak dira bere emankizunak ekitaldi ofizialetan eta ospakizun herrikoietan, halaber, Azkuna Zentroan eta Areatzako kioskoan eskaintzen dituen kontzertu zikloak. Azpimarratzekoak dira, era berean, Euskalduna Jauregiko Auditorioan egiten diren kontzertu denboraldiak. Ziklo horietan izen handiko zuzendari gonbidatuak izan ditu, hala nola: Enrique Garcia Asensio, Pablo Sanchez Torrella, Juan Jose Ocon, Dario Sotelo, Jose Mª Sainz Alfaro, Gary F. Lamb, Richard Miles, Thomas Rotondi, Evgeny Dzhalalov, Pablo dell'Oca, Fernado Bonete, Jan Cober, Douglas Bostock edo Franco Cesarini; bakarlari handiak ere bai: Pedro Iturralde, Kepa Junkera, Astrid Crone, Manuel Bobenrieth, Javier Eguillor, Manel Ramada, Santiago Juan, Mª Eugenia Silguero, Euskadi Brass metalezko boskotea, Donostiako Orfeoia, Ines Olabarria, Claudi Arimany, Vicente Zaragoza, Juana Guillem eta Serafin Zubiri, besteak beste. Bandak hamalau disko argitaratu ditu: Aires de Euskal Herria, biniloan grabatuta; CD bikoitza, barne zuena Jose Franco Ribateren lanekin egindako monografikoa eta pasodobleen aukeraketa bat, mendeurrena zela eta; Ciudad de Valencia 2002 banden nazioarteko lehiaketan grabatutako CDa; Banda Band Oskorrirekin batera; Concierto de Navidad eta Cantando durante 125 años, biak Bilboko Koral Elkartearekin; Spanish music for wind band jazzaren arloko abestiekin; hiru CD bikoitz, Euskalduna jauregiko zuzeneko emanaldiekin; Tell me a Brass Story Spanish Brass metaleko boskotearekin batera; Zarzuela CD monografikoa, Iñaki Urkizuk zuzendua eta Cosas de la imaginacion, Eduardo Morenoren zuzendaritzapean. Bere jarduera ugarian kontzertu asko eskaini ditu Estatu osoan, azpimarratzekoak dira Valentziako Palau de la Musican, Unio de Lliria Antzokian, Gasteizko Principal Antzokian, Iruñako Gayarre Antzokian eta Tenerifeko Santa Cruzeko Angel Guimera Antzokian emandakoak; Donostiako Kursaal Antzokian egin zen EITBko gabonetako saio berezian izan zuen partaidetza, Aste Nagusian Abandoibarran, Kepa Junkera, Oskorri, Sole Jimenez, Serafin Zubiri eta Urkorekin eskainitako kontzertuak; Errenteriako Musikaste amaierako kontzertuan Andra Mari Koralarekin izandako partaidetza, Tenerifen, Banda Sinfonikoen Zuzendarien, konpositoreen, moldatzaileen eta instrumentisten IV. Biltzar Iberoamerikarrean izandako partaidetza; Espainako Flauitisten Elkartearen IV.bilera, Madrilgo Canal-eko Antzokien Musika Banden III.topaketa eta 'Vila de la Senia' Musika Banden lehiaketan eskainitako kontzertuak.