Otsailaren 7an, 18:00etan, Errekaldeko udaltegian umeentzako tailerra egongo da Bilboko Musika Eskolaren eskutik. Tailer horretan, umeek musikaz gozatu ahal izango dute zentzumen guztiek parte hartzen duten esperientzia sortzaile honetan; abiapuntua musika pasarte bat izango da eta artisten prozedurak gerturik biziko dituzte.
Otsailaren 9an, 19:00etan, Deustuko Barrutiko udaltegian kontzertua eskainiko du Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatoriak; Antonin Dvorak eta Bedrich Smetanaren piezak interpretatuko dituzte.
Otsailaren 10ean, 19:00etan, Abandoko geltokian (Plaza Biribila, 2), Behotsik Orkestrak gidatuta, flashmoba egingo dute, Bedrich Smetanaren La novia vendida operako polkan inspiratuta.
Auzoz-Auzo zikloa, Musika-Musica jaialdiaren barruan, otsailean zehar egingo da Bilboko zortzi barrutietan. Hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Aurtengo Musika-Musica jaialdiaren protagonistak Mahler, Dvorak, Smetana eta Janarek dira eta ondorioz, horien melodiak entzungo ditugu hirian han eta hemen. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmobak.
Tailerretan izena ematea
Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, edo fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza, 11, 1.a), otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.
Otsaileko programa
• Otsailaren 2an: 19:00etan / Zabalguneko Eraikinean Bilboko Koral Elkarteko ganbara-taldearen kontzertua.
• Otsailaren 4an, zapatua: 12:00etan / Mariaren Bihotza plazan ikus-entzunezkoen ikuskizuna: perkusioa eta dantza.
• Otsailaren 7an/18an/23an: 18:00etan. Errekaldeko Udaltegian, Bilboko Koral Elkartearen egoitzan (Felipe Serrate, 2) eta Castañoseko Udaltegian umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).
• Otsailaren 9an: 19:00etan / Deustuko Udaltegian Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleen kontzertua.
• Otsailaren 10ean: 19:00etan / Abandoko geltokian Flasmoba Behotsik Orkestraren eskutik.
• Otsailaren 14an: 19:00etan / Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8) kontzertu-hitzaldi didaktikoa, Bilbao Musika zentroko irakasle baten eskutik.
• Otsailaren 17an: 18:00etan / Europa parkean ibilbide musikala Barakaldoko Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin eta Artebi dantza modernoko taldearekin.
• Otsailaren 21ean: 17:00etan. Basurtuko Ospitalean ibilbide musikala Bilboko Koral Elkarteko gitarren taldearen eskutik.
Informazioa: www.bilbao700.eus