Sariaren ebaluazioa hainbat adierazleren arabera egin da, bost multzotan antolatuta: edukiontzi urdinetan egindako bilketa, bilketa osagarriak, herritarrentzako informazioa eta kontzientziazioa, araupetzea eta plangintza, eta birziklatu arteko emaitzak eta ibilbidea. Baremo objektibo bat aplikatuta udalek paper-txori urdin bat, bi edo hiru jaso ditzakete. Bilboko Udalak bi lortu ditu, eta hurrengo urtean horiek mantendu, galdu, edo hirugarren bat irabaz lezake. Hainbat autonomia erkidegotako udalek ere lortu dituzte paper-txori urdinak, tartean Nafarroa eta Errioxakoek.
Ekitaldia gaur ospatu da Isabel Garcia Tejerina Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura eta Ingurumeneko ministroa buru zela. Bilbon papera eta kartoia jasotzeko 1.143 edukiontzi daude, bat 301 bizilaguneko. 2016an 11.800 kilo bildu ziren edukiontzi horietan.