Esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketa iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2017ko ots. 7a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, otsailak 8, aparkalekuak okupatuko dituzte Errekalde-Larraskitu errepidean eta uraren hornidura zerbitzua etengo dute Castañosen.

 

Bihartik, otsailaren 8tik hilaren 15era bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dituzte Errekalde-Larraskitu errepidean, 35. zenbakiaren aurrean. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Gune horretan makinak kargatzeko okupatuko da esparru publikoa. 

Bestalde, bihar ere, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Castaños kaleko 5etik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan. 

Castaños kaleko 7an dagoen berunezko ur-hartunea berriketzekko moztuko dute ura.