Bilboko suhiltzaileek 2.507 esku hartze egin zituzten 2016an

uriola.eus 2017ko ots. 7a, 10:00

Udaleko Babes Zibil eta Larrialdietako 2016ko memoriako zifrek erakusten dutenez, aurreko urtean baino esku-hartze gutxiago egin behar izan dituzte, 2.507, hau da, 2015ean baino % 5,32 gutxiago (2.648).

Esku-hartzeen arrazoiak honela daude banatuta: laguntza teknikoak izan ziren esku-hartze gehienak (1.004), ondoren salbamenduak (895). Esku-hartzeen arrazoien artean azkena suteak dira (608).

Laguntza teknikoak

Laguntza teknikoak esku-hartzeen arrazoi ohikoena izan ziren 2016an (% 40). Horien artean daude suhiltzaileek egindako esku-hartze hauek: etxaurreetatik askatutako gauzak, zuhaitzak kalean jaustea, erakusleihoen hausturak, kalera jausitako gauzak, elektrizitateari eta gasari lotutako arazoak... Ebaluazioa egiteko edo prebentziozko taldeak ere jarri zituzten.

2016an suhiltzaileek guztira 1.004 laguntza tekniko burutu zituzten (aurreko urtean baino %10,04 gutxiago). Esku-hartze horien arrazoi nagusiak fatxadetako eta teilatuetako lanak izan ziren – laguntza tekniko guztien % 19-, gorakada txikia 2015arekin alderatuz, 191 laguntza, hau da, % 3,24 gehiago.

Egoerak aztertzeko esku-hartzeek % 11,06ko beherakada izan dute 2015eko datuekin alderatuta. 2015ean 148 irteera egin zituzten; 2016an, berriz, 111.

Salbamenduak

2016an, Bilboko Suhiltzaileek 895 esku-hartze egin zituzten (2015ean 897 egin zituzten, hau da, % 0,22 gutxiago).

Erlauntzak kentzea

2015ean bezala, erlauntzak kentzea da salbamenduen lehenengo arrazoia, 464 esku-hartze eragin ditu- aurreko urtean adina.

Aipatzekoa da 2016ko ekainean Udalak esku hartzeko protokoloa jarri zuela abian, erlauntzak eta liztorren abiak kentzeko. Arrazoi horregatik, 2015ean Bilboko Suhiltzaileen esku-hartzeek %200eko gorakada izan zuten. Esku-hartze bereziko prozedura idatzi zen, modu koordinatuan eta eraginkorrean jarduteko.

Udalak telefono bat ere jarri du herritarrek deitu dezaten erlauntzarik edo liztorren habiarik ikusiz gero: 94 410 56 52. Telefono hori ekainean jarri zen martxan eta harrezkero herritarrek egindako 150 bat dei jaso ditu.

Asiako liztorraren (vespa velutina) egokitze-ahalmenak eta ugalketak eragindako kezka gorabehera, bere presentziak ez dakar berehalako arriskurik pertsonen osasunerako, norbera hasi ezean norbere kontura kentzean. Horrela jokatzea arriskutsua izan daiteke erle arruntekin ere, ziztadak edo erreakzio alergikoak eragin ditzaketelako.

Hartara, Suhiltzaileen Komunikazio Zentroa arduratzen da deiak hartzeaz dotazio bat bidaltzeaz informazioa baloratzeko eta erabakitzera zein metodo den egokiena erlauntza kendu edo neutralizatzeko. Gehienbat suhiltzaileak dira hori egiten dutenak. Era berean, erlauntza jasotzerik edo neutralizatzerik ez dagoenean suhiltzaileen altuerako ibilgailuak iristen ez direlako lekura, Bilboko Udaleko Parke eta Lorategien zerbitzuak kentzen ditu, horretarako ekipo berezia du eta.

Erreskateak eta salbamenduen beste arrazoi batzuk

Esku-hartzeen bigarren arrazoia adinekoak edo ezinduak euren etxebizitzetan erreskatatzea izan zen; esku-hartze mota horrek %5,2 egin du gora 2015eko datuen aldean- 2015ean 347 irteera, 2016an, berriz, 365, trafiko-istripuak direla-eta egindako erreskateen kopurua 2015ekoaren oso antzekoa izan da – 38 egon ziren 2015ean eta 37 iaz- eta itsasadarreko erreskateak % 18,2 gutxitu dira- 2015ean 11 eta 2016an, berriz 9.

Suteak

Suteek eragindako esku-hartzeak gutxien eman zirenak izan ziren, guztiaren % 24,3. 608 irteera egin zituzten, 2015ean baino % 4,2 gutxiago. Edukiontziak erretzea bezalako ekintza bandalikoetan eragindako suteak dira esku-hartzeen bigarren arrazoi nagusia, nahiz eta % 11,9 gutxiago diren 2015ean baino- 2015ean 236 eta 2016an, berriz, 208-.

Era berean, ibilgailuetako suteak %20 gutxitu dira – 2015ean 50 eta 40 iaz. Sastraketako suteak, ordea, %15,4 gehitu dira – 2015ean 65 eta iaz 75-.

Larrialdi medikoak

SAMU udal anbulantzien zerbitzuak iaz guztira 1.547 larrialdi mediko ahartatu zituen eta horietatik %41,5ean pazientea ospitalera eraman behar izan zuten.

Esku-hartze horien arrazoi nagusiak hurrengoak izan ziren: %20,75 (323) prebentzioa izan zen; %20,2 erorikoak (314); % 12,5 gaixotasunen bat (223) %14,9 (223); % 9,8 erasoengatik (153); % 9,8 intoxikazioagatik (153); % 7,2 talkengatik (112); eta %1,5 soilik ibilgailu batek harrapatuak izateagatik (23).

Ikuskapenak eta prebentzio lanak

Hamar teknikari profesionalek osatutako Babes Zibil eta larrialdietako langileen lana gero eta garrantzitsuagoa da, Udalaren Herritarren Segurtasun Sailaren jardueraren barruko sute eta larrialdien aurkako babesaren alorrean.

Babes Zibil eta larrialdietako Zuzendaritzak kontrolatzen ditu eraikinetako, adinekoen egoitzetako eta erabilera industrialeko eraikinetako suteen aurkako segurtasun-neurriak. Horri esker, Bilboko jarduerek arrisku-maila nahiko ona edukitzea lortu da, suteen aurka babesteari dagokionez.

Honenbestez, 2016an guztira 230 lokal publiko ikuskatu ziren, 167 etxebizitza, adinekoen 92 egoitza, barruko patiotik sarbidea duten 64 etxebizitza eta erabilera industrialeko 45 eraikin. Era berean, kalean, hirian egindako 60 ekitaldi ikuskatu ziren publikoaren segurtasuna bermatzeko.