Plaza Biribileko ikurretako bat izan da urtetan La Granja kafetegia. Hain zuzen ere, 90 urte luzetan (1926ko uztailaren 31n inauguratu zuten). Kafetegia, taberna, jatetxea, dantzalekua... zalantzarik gabe, lagun askoren aisialdirako gunea izan da.
Pariseko kafetegien estilokoa zen, espazio handiko lekua, dotorea, Bilbo erdiguneko topagunea. Bereizgarri zituen kanpo aldean ate birakaria eta toldo handia. Barruan, aldiz, barra luzea eta lanpara piloa.
Erakinaren jabe den Helvetia Seguros konpainiak 7,5 milioi eurogatik saldu dio eraikina inbertsio-funts bati.
Jatetxea kudeatzen duen Garmendia sendiak (Cafe Iruña mitikoa ere kudeatzen du) atzo jakinarazi zien itxiera establezimenduko zortzi langileei, eta Grupo Iruña taldeko beste lokal batzuetan lana ematen saiatuko direla esan zien.
Argazkia: Facebook La Granja / Zarateman
Argazkia: Facebook La Granja