Bidekabekerien aurrean kontzientziazioa zabaltzeaz gain, gizarte aldaketa eragin nahi dute Piztiak konpartsako kideek. Beste udalerri batzuk eman duten pausoa Bilbok ere ematea eskatzen dute, hain zuzen. Izan ere, 400 bat udalerrik, besteak beste, Gazteiz, Barakaldo, Getxo, Bartzelona, Valentzia, Alacant edota Oviedok bedekatu dituzte animaliadun zirkuak. "Bilbok ezin du atzean geratu gizarte justu bateranzko bilakaeran".
"Ikusleak minutu batzutan entretenitzearen truke, torturaz betetako bizitza" dakar animalientzat zirkuak. Piztiakeko taldekideek adierazi dutenez, "abusu eta esplotazioaren biktima ahaztuak izateari uzteko urratsa gure esku dago". Aldaketak eragiteko, "kontsumitzaile bezala hartzen ditugun erabakiei" erreparatu behar zaie. Erabaki horien menpe baitago animaliak "salbatzea edo kondenatzea".
Argudioak
Piztiak konpartsak salatu duenez, zirkuetan animaliek "bidegabekeria handiak" jasaten dituzte. "Animalietako batzuk euren habitatetik bahituak izan dira eta beste batzuk, jaiotzetik, gatibutasuna baino ez dute ezagutu. Denak derrigortuak dira ikuskizunetan parte hartzera ikusleak entretenitzeko. Hezteko makilekin kolpatzen dituzte, gakoekin eta arpoiekin, elektrokutatzen dituzte, eta jatekoa ukatzen diete euren jarrera menderatzeko. Erabateko bakardadean ematen dute euren bizimodua zirkuko animaliek, euren senideengandik urruti, kateatuak, kaiola txikietan sartuak. Abusu guzti hauen ondorioz, fisikoak bezain mingarriak diren buruko arazo larriak pairatzen dituzte. Tratu txarraren eta giltzaperatzearen eraginez".