Hilaren 14an, 19:00etan Bilbao Musika Eskolaren egoitzan kontzertu-hitzaldi bat egingo dute Bilbao Musika Orkrestaren eskutik. Kontzertu horretan, ikasleek Dvorák, eta Smetananaren piano eta orkestrarako lanak interpretatuko dituzte.
Otsailaren 17an, 18:00etan, ibilbide musikal bat egingo da Barakaldoko Kontserbatorioa, dantza modernoko Artebi taldea eta Behotsik orkestrako musikarien eskutik. Ibilbide gidatua egingo da parkeko hiru espaziotik eta bertan prestatutako txokoetan Dvorák, Mahler eta Smetanaren musika entzun ahal izango da.
Otsailaren 18an, 12:00etan, adierazpen musikaleko tailerra egingo dute umeek, 'Musika-bidaia Bohemiara' izenarekin. Ahotsa, mugimendua eta perkusio txikiko instrumentuen bidez, neska-mutilek bidaia musikala egingo dute Smetana, Dvorák eta Mahleren konposizioak ezagutzeko.
Auzoz-Auzo zikloa, Musika-Musica jaialdiaren barruan, otsailean zehar egingo da Bilboko zortzi barrutietan. Hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Aurtengo Musika-Musica jaialdiaren protagonistak Mahler, Dvorák, Smetana eta Janácek dira eta ondorioz, horien melodiak entzungo ditugu urian han eta hemen. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak.
Tailerretan izena ematea
Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, edo Fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza 11, 1.a), otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.
Informazioa: www.bilbao700.eus