Uniko Bilboko ekoizpen etxeak Goya bat lortu du

uriola.eus 2017ko ots. 14a, 09:35

Alberto Vazquez da Decorado filmaren zuzendaria eta Uniko ekoizpen etxeko ekoizlea. Fabula existentzialista da, buruhausgarria balitz bezala, apurtutako harremanen istorioa kontatzen digu, bizitzaren zentzuaz hausnarketa egiteko.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Bilboko Udalaren Kulturako zinegotzi Nekane Alonsorekin batera, harrera egin zien atzo eguerdian Uniko bilbotar ekoizpen etxearen sortzaileak diren Ivan Miñambres eta Iñigo Gomezi, etxe hori delako animaziozko film labur onenaren 2017ko Goya saria irabazi duen filmaren ekoizlea.

Unikoren sorreratik CEO eta buru teknikoa izan dira, hurrenez hurren. Biek jaso zituzten alkatearen zorionak eta esker onak, "Bilboko eta euskal kulturaren enbaxadoreak, baita zinemaren munduan ere", izateagatik.

Alberto Vazquezek zuzendu du eta Unikok ekoiztu Decorado filma. Fabula existentzialista da, buruhausgarria balitz bezala, apurtutako harremanen istorioa kontatzen digu, bizitzaren zentzuaz hausnarketa egiteko.

Uniko

Uniko ikus-entzunezkoen arloko ekoizpen etxea da, Bilbokoa. Plataforma anitzeko (Internet, sakelako telefonoa, zinema eta telebista) ikus-entzunezko berritzaileen edukiak sortu, garatu eta ekoiztu egiten ditu Unikok. 2009an sortu zuten Ivan Miñambres eta Iñigo Gomezek eta animaziozko Goyetan saritutako film labur bi ekoiztu ditu: Decorado 2017an saritua eta Birdboy 2012an. Azken honen zuzendariak Pedro Rivero eta Alberto Vazquez izan ziren. 2014an izendatuak izan ziren Sangre de unicornio film laburragatik; honen zuzendaria Alberto Vazquez izan zen. Horiez gain, Unikok 2010ean Ekin Bilbao saria eta 2012an ekintzailerik onenarentzako Ikaslan Bizkaia saria irabazi zituen.