Korrika 20

'Maletak' ikuskizuna eskainiko dute Arriagan Kepa Junkerak, Sorginak eta hainbat gonbidatuk

uriola.eus 2017ko ots. 17a, 12:45

Guztira sei dira Korrika Kulturalak eskainiko dituen estreinaldiak. Horietako bat da igandean, hilak 19, Arriaga Antzokian Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak eskainiko dutena hainbat gonbidaturekin batera. 

Trikitia jotzen hasi zenetik musika-tresna ezberdinen maletak gorde ditu Kepa Junkera musikariak, eta kontzeptu horren inguruan osatu du azken lana. Iberiar penintsulako kultura ezberdinak elkartu ditu Sorginak taldearekin batera.

Igandekoa ez da musika emanaldi hutsa izango. Ez horixe. Diziplina anitz nahastuko dira Arriagako oholtzan. Maletak ikuskizunean parte hartuko duten gonbidatuetako batzuk dira Karmele Gisasola harrijasotzailea, Aitzol Atutxa aizkolaria, Iturengo Joaldunak eta Ballet Olaeta.

 

Sarrerak

Ikuskizunerako sarrerak 12 eta 21 euro bitartean balio dute, eta Arriaga Antzokiko lehiatilan eta internet bidez eskura daitezke: ticket.kutxabank.es/teatroarriaga