Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XVIII. edizioa deitu dute

uriola.eus 2017ko ots. 16a, 08:30

Edozein nazionalitateko saiakeragileei zabaldutako sarirako jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an, amaituko da. Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu.

Udaleko Kultura Sailak XVIII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan (gaztelaniaz eta euskaraz).

Partaidetza, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara ere. Gune horietan sariketaren oinarri osoak ere kontsulta daitezke.

Iazko edizioan Manuel Cruz Rodriguez Filosofia katedraduna izan zen irabazlea gaztelaniazko kategorian, La flecha sin blanco de la historia lanarekin. Euskarazko kategorian irabazlea Mitxelko Uranga idazlea izan zen –2016ko Saiakera Euskadi Saria–, Misentropia lanarengatik. Azken ediziora 89 lan aurkeztu ziren, 84 gaztelaniaz eta 5 euskaraz.