Bilbao Kirolak erakundeak, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearekin eta herri kirolak sustatzen dituen Egur Sport erakundearekin batera, emanaldiak antolatu ditu Bilboko barrutietan 2017ko otsailetik abendura. Bertan arituko dira eliteko kirolariak eta diziplina horretan lekutxo bat egin eta bertan sendotu nahi dutenak. Erakustaldietan Euskal Herriko herri-kirolaren jatorria eta bilakaera azaltzen da, bertoko tradizio hau bizirik mantentzeko asmoarekin. Izan ere, herri-kirolaren zaletu asko daude eta oso erakargarria da turista eta bisitarientzat.
Basque Fest
Datorren Aste Santuan, aiprilaren 13tik 16ra, Areatza pasealekua plaza erraldoi bihurtuko da eta bertan uztartuko dira musika, dantza eta kirola. Basque Festen espazioan herri kiroletako erakustaldiak, baserriko jokoen tailerrak, pilota-jokoak 3Dan eta euskal dantza tradizionalak eta musika txandakatuko dira.
2017ko Aste Nagusia
2017ko Aste Nagusia abuztuaren 19tik 27ra izango da eta herri kirolen aldeko apustua egingo dute, Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, beren ikusgarritasunagatik eta euskal kulturaren ikur ukaezina direlako.
Herri kirolak
Herri kirolak euskal kulturaren ezaugarrietako bat dira, zaletu asko daude eta oso erakargarriak dira turistentzat eta bisitarientzat. Arrakasta horren jakitun izanik, Udalak berriro emango die herrikirolei merezi duten protagonismoa 2017an, euskal kultura eta nortasuna kanpoan proiektatzeko formula ezin hobea baitira.
Herri kirolen jatorria baserrialdeko lanetan dago; lan horiek aldatu eta kirol-jarduera bihurtu dira. Denboraren joan-etorrian, baserriko eta nekazaritzako lanak trebetasun, erresistentzia eta indar fisiko handia eskatzen duten kirol-modalitate bihurtu dira.
Gaur egun 15 modalitate onartzen dira modu ofizialean euskal herri kiroletan: aizkora proba, txinga eramatea, ontzi eramatea, trontza, lasto botatzea, orga jokoa, lasto altxatzea, harri-jasotzailea, lokotx biltzea, soka-tira, sega jokoa, ingude altxatzea, giza eta abere frogak, harri-zulatzaileak eta zaku lasterketa.
Herri kirolen erakustaldien egutegia
Egun eta leku hauetan egingo dira erakustaldiak eta txapelketak:
• Otsailaren 18a. Etxebarria parkea. 13:30
• Martxoaren 25a, San Inazio. 19:30
• Maiatzaren 7a. Matiko. Funikularreko plaza. 13:30
• Maiatzaren 13a. Begoña. 12:30
• Maiatzaren 14a. Arangoiti. 13:00
• Maiatzaren 28a. Ibarrekolanda. 13:00
• Ekainaren 3a. Zazpi Kaleak. Martzana kaia. 19:30
• Ekainaren 25a. La Peña. 13:30
• Uztailaren 16a. Santutxu. 19:30
• Uztailaren 31. San Inazio. 13:00
• Irailaren 17a. Iturriondo plaza. 13:00
• Irailaren 23a. Zorrotza. 13:00
• Urriaren 1a. Cantalojas zubia. 13:00
• Urriaren 1a. Deustu. 13:00
• Azaroaren 11. Berastegi kalea. 13:30
• Azaroaren 26a. Ametzola plaza. 13:30
• Abenduaren 21a. Areatza. 13:30
Basque Fest
• Apirilaren 13tik 16ra, Areatza pasealekua
Aste Nagusia
• Abuztuaren 19rik 27ra. Areatza