Aurten Kubako brigada berreskuratu dute, Argentina/Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko eta Venezuelakoekin batera, eta urtero legez, Palestinara ere joango dira, bertako erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ kanpaina zabaltzeko. Europan, Herrialde Katalanetako brigadaz aparte, berrikuntza gisa Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak aurkeztu dituzte.
Joan den ostiralean Bilbo Zaharrean egin bezala, hurrengo ostegunean, otsailak 23, berriz aurkeztuko dute aurtengo brigada kanpaina. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute Deustuko Gazte Lokalean. Bestalde, martxoaren 2an, osteguna, Siriako errealitatearen inguruko hitzaldia eskainiko dute Olabeagako Ipar Korea elkartean zazpietan.
Izena emateko: brigadak@askapena.org
[2017-02-10] 30 urte bete dituen Askapenak 2017ko brigadak aurkeztuko ditu