Auzoz-Auzo zikloa Basurtu eta Castañosera iritsiko da

uriola.eus 2017ko ots. 20a, 10:00

Musika-Musica jaialdiko Auzoz-Auzoz programak, Bilbao 700 Fundazioak antolatu eta Udalak babestutakoa, aste honetarako jarduera bi antolatu ditu dohainik Basurtun eta Castañosen. 

Otsailaren 21ean, 17:00etan, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ibilbide musikala egingo da Bilboko Koral Elkartearen eskutik. 

Otsailaren 23an, 18:00etan, Castañoseko Udaltegian 5 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerra egingo da. Bilboko Musika Eskolak emango du eta bertan, umeek musikaz gozatu ahal izango dute zentzumen guztiek parte hartzen duten esperientzia sortzaile honetan; abiapuntua musika pasarte bat izango da eta artisten prozedurak gerturik biziko dituzte.

Auzoz-Auzo zikloa, Musika-Musica Jaialdiaren barruan, otsailean zehar egingo da Bilboko zortzi barrutietan. Hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Aurtengo Musika-Música jaialdiaren protagonistak Mahler, Dvo?ák, Smetana eta Janá?ek dira eta ondorioz, horien melodiak entzungo ditugu urian han eta hemen. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak.

Tailerretan izena ematea

Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, edo fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza, 11, 1.a), otsailaren 21era bitartean.