Ongi etorri errefuxiatuak y a mí qué? hitzaldia emango dute bihar, hilak 22, Santutxuko Udaltegian Josune Urkijo eta Mario Fernandez Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) Plataformako kideek. Era berean, Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra OEE Plataforma otsailaren 28an aurkeztuko dute San Frantzisko Auzo Etxean. Aurkezpenarekin batera, Migrante eta errefuxiatuak. Diagnosia eta aukerak jendarte zibiletik (CEAR-Euskadi) hitzaldia izango da egun horretan bertan. Bestalde, otsailaren 24an, ostirala, Bilbo Zaharreko Plazatik hasita, Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko auzoetatik poteoa antolatu dute.
Era berean, Castaños, Uribarri, Zurbaran eta Zurbaranbarri auzoetako OEE Plataforma aurkeztuko dute martxoaren 2an 19:00etan Castaños Gizarte Etxean, eta horrekin batera, Gernikan apirilean izango den Nazioarteko Topaketaren aurkezpena egingo dute.
Gernikako Nazioarteko Topaketa
Aurtengo apirilaren 26an 80 urte beteko dira faxismoak Gernika bonbardatu zuenetik. Horren harira, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak "Europako mugetan gertatzen ari den sarraskia" salatu eta "munduan 65 milioi pertsona baino gehiagok pairatzen duten gerra eta sufrimendu egoerari" irtenbide bat eskatzeko ekitaldia antolatu du. Apirilaren 29 eta 30a bitartean, Gernikan, mobilizazio jendetsurako deia egin dute plataformatik. Euskal Herriko eta nazioarteko herritarrek "gerrarik ez" aldarrikatzeaz batera, babesa adieraziko diete migratzaile eta errefuxiatuei. "Gobernuen pasibotasunaren" aurkako jarrera agertu eta egungo egoerari "berehalako erantzun eraginkorrak" planteatu eta eskatuko dituzte.
Apirilaren 29an, larunbatean, errefuxiatuei babesa erakusteko Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatuta martxak egingo dira Gernikara. Igandean hainbat tailer eta esperientzia mahai antolatuko dira, eta horrez gain, jarduera ludiko eta kulturalak izango dira topaketa osoan zehar.