Erasoa Tenor Constantino kaleko etxebizitza batean izan zen. Bertan, bikotea, haien semeak eta beste pisukide batzuk bizi dira, lekuko gisa aritu direnak.
Kolpatu egin zuela esan zien emakumeak ertzainei eta bertan atxilotuta eraman zuten erasotzailea. Ondoren, komisaldegian, emakumeak salatu zuen, bere borondatearen kontra sexu harremanak izatera behartu zuela.
Elkarretaratzea
Eraso honen aurrean, Galtzagorri Talde Feministak elakrretaratzea deitu du gaur, otsailak 24 ostirala, 19:30ean, Mariaren Bihotza plazan.