'Bohemiako Paisaia' ikuskizunak gorputz perkusioan, kantuan edo kotidiafonoarekin egindako interpretazioan zeharko soinu-bidaian parte hartzeko aukera emango dio publikoari. Piezak entzun ahala, emakumezko aktore bi arituko dira, kontzertuarekin lotutako zenbait irudi eskainiz.
Guztira 2.521 ikaslek eman dute izena martxoaren 1ean, 2an eta 3an Euskalduna Jauregian euskaraz eta erdaraz egingo den jarduera horretarako.
Mercedes Albaina da ekimenaren koordinatzailea. Narratzaileak, berriz, Maider Abasolo eta Anna Jacas eta Taber hirukotea. Cristina Viñas izango da ilustrazioak eta proiekzioak egin dituena. Musika-moldaketak Jordi Flaquerrenak dira eta, Mahler, Dvorak, Smetana eta Janacek konpositoreen lan original batzuekin batera, hiru musikatresna hauen sonoritatea entzuteko aukera emango dute zenbait konbinaziotan: biolina-biolontxeloa, pianoa-biolontxeloa, biolina-biolontxeloa-pianoa eta pianoa bakarrik.