Aratusteak 2017

Bilboko aratusteak azken txanpan

uriola.eus 2017ko ots. 27a, 13:00

Musika, mozorroak eta gastronomia nagusitu dira aurtengo inauterietan. Eguraldi onak lagunduta, jendetza bildu da asteburuan Bilboko kaleetan, jai giro paregabeaz gozatzeko.

Larunbatean sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa... izan ziren egun osoan zehar. Igandean indaba txapelketa ospatu zuten 69 koadrilla eta konpartsak Plaza Barrian. Bertoko, sasoiko eta kalitatezko produktuen erabilera nabarmendu dute Bilboko Konpartsetako kideek.

Gaur umeentzako ekintzak eta familientzako kontzertua izango dira Plaza Barrian eta asteartean, urtero lez, sardinaren erreketa Arriaga Antzokiaren aurrean.