Aratusteak 2017

Agur sardinari, agur Aratusteei

uriola.eus 2017ko ots. 28a, 08:00

Iazko sardinaren erreketa

Aratusteen azken eguna iritsi da Bilbo erdigunean. Gaur bilbotarrek penatuta eta triste sardinari kalejiran lagunduko diote erre aurretik. 

Bukatu dira Bilbon otsailaren 23an hasi ziren Aratusteak. Inauterietako martitzena izaki, sardina erreko dute gaur arratsaldean Bilbon.

Plaza Barrian hasiko da 19:30ean sardinaren hileta Bilboko Konpartsek eta Jai Batzorde Mistoko kideek herritarren artean banatuko dituzten kandelak piztearekin bat.

Alde Zaharreko kaleetan zehar, ordu erdiz, tristura eta pena adieraziko dute sardinaren ehorzketako partaideek.

Arriaga Antzokian 20:00etan piztuko dute sua sardina erretzeko eta 2017ko Aratusteei behin betiko agur egiteko.