Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik RETAbet Bilbao Basket - Unicaja taldeen arteko partidua hasi -12:30etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenako (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin; eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen, Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi dute, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.